Prentsa (tresna)

Zilarginek eta moneta irartzeko erabilitako prentsa
Itsasteko prentsa

Prentsa hitzak, teknologian, izendatzen ditu presioarekin eta indar mekanikoarekin lotutako makina oso desberdinak.[1] Prentsak oso ezagunak dira antzinatik, eta historian zehar industria edo lanbide askotan erabili izan dira. Hotzean zein beroan landu daitezke, baita mota guztietako industria eragiketetan ere (zapaltzea, iragaztea, paketeak egitea, urgabetzea, estanpatzea, forjatzea, enbutitzea, tenkatzea, eta abar). Informazio ikuspegi soil batetik begiratuta, terminoa ez denez aski zehatza, makina bakoitza kalifikatzen duen adjektibo edo izenlagun batekin osatu behar izaten da maiz: olio prentsa, ardo prentsa, estanpazio prentsa, muntaketa prentsa, eta abar.[2]

  1. «Euskaltzaindiaren Hiztegia > prentsa» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2022-12-23).
  2. «Euskalterm > prentsa» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2022-12-23).

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search